Frantziako Atea itxita egongo da gaurtik ostiralera

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 16a, 11:14

Atearen birgaitze lanak direla eta, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako sarbidea itxita egongo da ostiral arratsaldeko 19:00ak arte.

Frantziako Atea itxita izanen da gaurtik aste tartean zehar zaharberritzeko lanen bigarren fasea hasiko baita. Iraila amaieran Derché maniobra egiteko kontrapisuak, poleak eta kateak desmontatu zituzten eta orain atea ireki eta ixten duen taula eraisgarria kenduko dute. Egurrezko atea bera, pasabideak eta euskarriak birgaituko dira.

Konponketa lanak egin ahal izateko gaurtik goizeko 08:00etatik, ostiraleko arratsaldeko 19:00ak bitartean ibilgailuei eta oinezkoei itxiko zaie sarbidea bertatik. Frantziako Atea harresiak zeharkatuta Iruñera sartzeko sei ateetako bat zen, eta haren kokalekua eta jatorrizko itxura gordetzen dituen bakarra da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!