Laba Elkarteko terrazatik egin dugu irratsaioa

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 11a, 14:26

LABA elkartearen terraza estreinatu dugu. Gogo handiz, gainera. Hamaika traba gainditu ondoren, duela egun gutxi zabaldu dute haien kanpoko espazio hori. Iruñeko bihotzean, Gazteluko Plazan. Besteak beste, hiriko erdigunetik euskarari hauspoa eta erakusgarritasuna emateko sortu den proiektua dugu LABA. Arnasgune bat. Yasmine Khris Maansri koordinatzaileari elkarrizketa egin diogu goizean, Metropoli Forala saioan.

LABAko hideak eta bestelako lagunak ere elkarrizketatu ditugu: Kontseiluko buru Idurre Eskisabel; Ibai Fernandez eta Joxerra Senar kazetariak; Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna; Xabier Letona bertako auzokidea eta Javier Mangado historiazalea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!