Iruñeko Alde Zaharreko osasun zentroa ez dela "irisgarria" salatu du AZ ekimenak

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 10a, 11:13

Alde Zaharreko bizilagunek irtenbideak nahi dituzte eta Nafarroako Gobernuari zein Iruñeko Udalari eskatu diete Arartekoak egindako gomendioak kontuan har ditzatela.

"Baranda bat eta atezain automatiko bat". Bi elementu horiei esker, Alde Zaharreko Osasun Zentrora Kaldereria kaletik sartzeko aukera izango litzatekeela, azaldu du AZ Ekimenak. AZko Osasun Taldeak egindako proposamenarekin bat etorriko litzateke irtenbide hori.

Gaur egun, "Alde Zaharreko Osasun Zentroak Konpainia plazan du sarrera bakarra", eta "mugikortasun-arazoak dituzten adinekoei sarbidea zailtzen dieten oztopoak ditu", beste behin ere bizilagunek salatu dute. 2021ean, AZ Ekimeneko Osasun Taldeak Alde Zaharreko bizilagunen 476 instantzia aurkeztu zituen, ordutik, eskaria udaletik gobernura pasa da irtenbide bat eman gabe.

Ekainean, Nafarroako Arartekoak Alde Zaharreko Osasun Zentrorako irisgarritasuna hobetzeko irtenbide bat bilatzeko iradoki zien bi administrazioei,"elkarlanean"  Kaldereria kaletik sarrera bat gaituz". Udalak Gobernuaren erantzukizuna dela argudiatu du eta Foru gobernuak berriz,"Alde Zaharreko Osasun Zentrorako irisgarritasuna bermatuta" dagoela, eta beste sarrera bat bideraezina dela adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!