Sanduzelaiko biribilgunerako proiektu lehiaketa bat deituko du Iruñeko Udalak, hilabeteko epean

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 10a, 07:16

Sanduzelaiko herritarrak protestan, artxiboko irudi batean.

Aurretik parte hartze prozesu bat eginen dute, herritarrek haien ekarpenak egin ditzaten

Sanduzelaiko auzoa eraldatzeko proiektu lehiaketa deituko du Iruñeko Udalak hilabeteko epean. Lehiaketaren bitartez, alternatibak eta soluzioak bilatu nahi dituzte auzoa hobetzeko, bereziki biribilgunearen inguruan.

Udal taldeek lehiaketako baldintzen erredakzioan parte hartuko dute, eta auzokideek haien ekarpenak egin ahal izanen dituzte. Parte hartze prozesua astelehenean, urriaren 16arekin, jarriko dute abian, eta hilaren 30ean amaituko da. Sanduzelain erroldaturiko herritarrek ekarpenak udal webgunearen bitartez egin ahal izanen dituzte, edota iradokizunak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztuz.

Herritarren ekarpenak lehiaketako oinarrizko informazioan txertatuko dituzte, trafiko txostenekin eta beste zenbait agirirekin batera. Lehiaketaren ebazpena 2024ko lehen hiruhilekoan prest edukitzea espero dute.

Lehiaketaren iragarpena atzo egin zuten, udal aginte taldearen bilkuraren ondotik, Carlos Salvador alkateordeak eta Izaskun Zozaia Garapen Jasangarri eta Proiektu Estrategiko zinegotziak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!