Hezkuntza euskaraz jasotzeko eskubidea eta euskararen ofizialtasuna aldarikatu zuten atzo Etxarri Aranatzen. Andramari ikastola izan da aurtengo ikastolen festaren antolatzailea eta auzolanari esker jaia ospatu zuten atzo. Datorren Nafarroa Oinez, 43. edizioa, Zangozan egingo dute eta Zangozako ikastolak hartuko du lekukoa.