Eli Pagola: "Asko gelditzen zaigu burutan dugun bertsolariaren irudia aldatzeko"

Miren Mindegia 2023ko urr. 4a, 18:20

Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolarien testuekin eta Maitane Gartziandiaren irudiekin osatutako 'Ño!' komikia ostegun honetan aurkeztuko da Laban, 19:00etan. 

Auto bidaiak bertso saioetara bidean. Zorizko aliantzak eta adiskidetasunak. Oholtzapekoak. Oholtza gainekoak. Botere hartzeak, garagardoak eta konpresak. Bertsolaritzaren munduan murgilduta bizi diren emakumeak jendaurrera jauzi egitean bizi dituzten pozak, alegia. 

Guzti hori islatzen du ARGIA-k argitaratu berri duen Ño! komikiak. Liburuak hamar eszena irudikatzen ditu, betiere bertsolaritzaren munduari begiratzen dioten eszenak. Maitane Gartziandiak sortu ditu irudiak eta Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariek, testuak. Pagolak argitu moduan, "bertsolaritzaren munduan aurkitzen ditugun gorputz desberdinak islatu nahi izan ditugu komikian. Guri eta gure ingurukoei gertatu zaizkigun istorioak eta egoerak hamar eszena laburretan irudikatu ditugu". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!