Musika eta umorea uztartzen dituen bideopodcasta, Euskalerria Irratian

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 4a, 14:30

Ion Celestinok eta Amets Aznarezek gidatuko dute saioa. Iruñerriko musika eszena barrutik eta ederki ezagutzen dute biok. Haien hitzetan, "axola ez zaizkizun hamaika gai" jorratuko dituzte.

Asteazkenero Euskalerria Irratiko trena hartuko dute Ion Celestinok eta Amets Aznarezek. Irratiak ordaintzen digu trena ikusgai egongo da euskalerriairratia.eus webgunean, eta asteartero, 21:00etatik aurrera izanen da entzungai Iruñerriko dialean, FMko 98.3an. Lehen atala dagoeneko hemen ikus daiteke.

Celestino eta Aznarez Broken Brothers Brass Band taldean aritzen dira, besteak beste. Podcastean, kritika eta umorea egingo dute, eta tarteka musika ere bai; batek daki. Gonbidatuak ere igoko dituzte haien trenera. Olaia Inziarte izanen da beren lehen gonbidatua.

Momentuz, garaiz iritsi dira eta ez dute trena galdu. Batere axola ez zaizkizun gauzez arituko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!