"Auzoa zatitzen duen biribilgunearen arazoa konponduko ez duen irtenbidea planteatu du Udalak"

Haritz Pascual Garjon 2023ko urr. 2a, 08:53

Iruñera iparraldetik sartzen den trafikoa desbideratzea Sanduzelai auzoa ekiditeko, hori da Iruñeko Udalak mahaigaineratu duena. "Duela 20 urte eskatzen ari ginena da" adierazi du auzolagun elkarteko Itziar Murok Euskalerria Irratian, "Baina ez dute biribilgune erraldoiaren arazoa konpondu".

Zur eta lur geratu dira Sanduzelaiko bizilagunak, prentsaren bitartez enteratu baitira Iruñeko Udalaren asmoetaz. UPNko Gobernu taldeak orain dio, iruñera iparraldetik sartuko den trafikoa desbideratuko duela, auzotik kanpo eramanez, sarrera berri bat eginez hirirako. Ateraldiak ez ditu Sanduzelaiko bizilagunen nahiak asetzen, biribilgune erraldoia bere horretan mantenduko delako."Duela 20 urte dagoeneko Udalak bazekien auzoak trafiko gehiegi pairatzen zuela eta autoak desbideratzea zela irtenbide bakarra" azaldu du Itziar Murok, "20 urte pasa dira, ez dute ezer egin eta orain azterketa berri bat egin dute, ondorio horretara iristeko". Biribilgunea ordea ez du ukitu nahi Iruñeko Udalak. "Trafikoa desbideratzea ongi dago, baina biribilgunearen espazioa berreskuratu behar dugu, hori da eskatzen duguna, auzoa lau zatitan banatzen duen biribilgune hori kentzea".

Duela hilabete Cristina Ibarrolari bilera eskatu zioten baina oraindik erantzunik ez. Azalpenak eta interlokuzioa eskatu diote gobernu taldeari.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!