Biribilguneari irtenbide integrala eman diezaiotela eskatu dute

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 20a, 08:17

Zirkulazio-argien festa dirudi biribilguneak orain. Sanduzelai auzoan, bizilagunek bisita izan dute. Lanak egiten ari dira han, zebra bide gehiago ezartzen, eta, semaforo gehiago jartzen. Iruñeko Udaleko presidentzia batzordeko ordezkari politikoak joan dira lanak bertatik bertara ikustera. Eta protestekin egin dute topo. Izan ere, auzo horretako bizilagunak ez daude kontent auzoa lau zatitan banatzen duen biribilgune horrekin.

40.000 auto pasatzen dira egunero. Bizilagunek, auzoan lasai bizi nahi dute. Horretarako, ezin da biribilgunea semaforo festa bilakatu, zebrabide jaia. Irtenbidea beste bat izan behar dela diote. Mugikortasuna eta auzoko bizi kalitatea kontuan hartuko duen irtenbidea ezinbestekoa da auzoko bizilagunentzat, Itziar Murok esan bezala. Cristina Ibarrola alkateari eskatua diote bilera, oraindik ez dute erantzunik jaso. 

Egiten ari diren lanak behin behinekoak direla esan diete Iruñeko Udaleko ordezkariek, etorkizunean, irtenbide egokiago bat izanen dutelakoan. Ia 160.000 euro behar izan dituzte zebrabideak egiteko, espaloiak egokitzeko, semaforo gehiago jartzeko eta argiteria handitzeko.

Alderdien artean, iritzi desberdinak

Javier Labairu UPNko eledunak esan du, behin behineko lanak izan direla, ahalik eta azkarren erantzun eman nahian bizilagunek egiten zuten eskaerari, nahiz eta jakin, beharrezkoak izanen direla beste egokitzapen batzuk.

EH Bilduk uste du, berriz ere UPN, lehen mailako eta bigarren mailako auzoak bereizten dituela. PP-rentzako, lan egokiak izan dira bizilagunei errazago eginen zaielako auzoan barrena ibiltzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!