La Moreako H&Mko langileek % 24,7ko soldata-igoera lortu dute zortzi hilabeteko grebaren ostean

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 1a, 10:21

H&M La Moreako langileak

Plantillaren batasuna eta determinazioa, baita ELAko erresistentzia-kutxa ere, funtsezkoak izan dira gatazkan; akordioak lanaldi partzialeko lanaldiak luzatutzea ere aurreikusten dute. 

234 eguneko, ia 8 hilabeteko grebaren ostean, La Moreako H&Mko langileek akordioa lortu dute, emaitza 13 langileen % 24,7ko soldata-igoera izan da eta gaur bertan haien lanpostura itzuliko dira.

"Burua tente itzuliko gara", azaldu du hilabete hauetan zehar enpresarekin negoziatzeaz arduratu den Amaya Aristu ELAko ordezkariak. Abenduaren 9an hasi zuten greba eta ekainera arte, eta batez ere, sanferminetatik aurrera, enpresaren akordio bat lortzeko aldeko jarrera ikusten hasi ziren. Uztailaren 13tik 14ra bitartean gauzatu zen hitz egiteko borondatea eta "2009tik Nafarroako ehungintzaren merkatraitzaren hitzarmena berrikusi zen azken urtetik galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea dakar", azaldu du ELAko ordezkariak. 

Galdutako erosahalmenaren % 100 berreskuratuko dute langileek. Alde batetik, ordainsariak % 24,7 igoko dira bai saltzaileentzat bai arduradunentzat 2023ko uztailaren 1etik aurrera, eta erreferentziazko soldatak urteko 20.963 eta 23.600 euro gordinak izango dira, hurrenez hurren. Bestalde, lanaldi partzialeko langileei asteko 5 ordu gehiago gehituko zaizkie, batez beste. Horrek soldata erreala % 16 eta % 20 arteko igoera ekarriko du, taulen igoeraren aldean.

2022aren amaieran, pandemiaren ondoren jarduera bere horretara itzuli zenean ELAk Nafarroako ehungintza-merkataritzaren hitzarmena salatu zuen eta "La Moreako langileek hitzarmen propio bat sortzearen alde egitea erabaki zuten", adierazi du ELA sindikatuko Rebeca De Carlosek. Enpresak langileen erreklamazioak bere gain hartzeari uko egin ondoren, abenduaren 9an greba mugagabea hasi zuten. "Argi geneukana da ez ginela itzuliko geunden baldintza berberetan", azaldu du Amaya Aristuk, grebari amaiera emateko jasotako presioak gogora ekarriz. 

Era berean, ELAk oso positibotzat jo du H&Mrekin lortutako akordioa eta langileen jarrera nabarmendu du De Carlosek, "gakoa langileen batasuna izan da". Sindikatuak langileen esku jarri zuen erresistentzia-kutxa eta horri esker, langileek grebari eutsi ahal izan zioten, eta, azkenik, galdutako erosteko ahalmena berreskuratu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!