2023/05/10 19:00

Mahaingurua

Hauteskundeak Nafarroan: agertoki politiko konplexu baten gakoak

Hauteskundeak Nafarroan: agertoki politiko konplexu baten gakoak
Katakrak, Iruñea

Foru eta udal hauteskunde kanpainaren bezperarako, mahai ingurua antolatu dute BERRIAk, Euskalerria Irratiak, Martin Ugalde kultur parkeak eta Katakrakek, maiatzaren 28ko bozen giltzarriak aztertzeko asmoz. Hots, eskuinaren zatiketaren ondorioak; PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko lehia, nor geratuko aurretik; kanpainari begirako alderdien arteko estrategiak; eta maiatzaren 29tik aurrerako agertoki politikoei begirako asmoak. Parlamentuan ez ezik, udal nagusietan ere asko egongo da jokoan, batik bat Iruñekoan.

Parte hartzaileak:
- Juan Kruz Lakasta, Euskalerria irratiko zuzendaria
- Amaia Alvarez, NUPeko irakaslea
- Ibai Fernandez, Diario de Noticiaseko zuzendaria
- Joxerra Senar, Berriako kazetaria

Aurkezlea:
- Uxue Rey, Berriako kazetaria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!