Zazpi pertsonak Carlos III.aren Gurutzea 2023 saria jaso dute

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 27a, 17:01
Carlos III.aren Gurutzea 2023 sariaren irabazleak eta Maria Txibite lehendakaria.

Vicente Madoz, Oihan Iturbide, Alfredo Sanzol, Antonio Eslava, Iñaki Perurena, Patxuka de Miguel eta Judith Torrearen lana aitortu dute.

Zazpi pertsonen lana saritu dute aurten, bakoitza bere jarduera eremuan egindako ekarpenagatik. Sari honek Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoaren garapenari, proiekzioari eta prestigioari egindako ekarpen nabarmena aitortzen du. 

Carlos III.aren Gurutzea 2023 sarietako domina Vicente Madoz mediku psikiatrak; Oihan Iturbide zientzia-dibulgazioko editore eta Maria Aranzadi Fundazioko zuzendariak; Alfredo Sanzol antzerkigile eta antzerki zuzendariak; Antonio Eslaba pintore, eskultore eta grabatzaileak; Iñaki Perurena harri-jasotzaileak; Patxuka de Miguel emaginak eta Judith Torrea kazetariak jaso dute.

Maria Txibite lehendakariak eskerrak eman dizkie sarituei “etorkizun hobea nahi dugunoi jarraitu behar diegun bidea markatzeagatik”, “gure herritarren artean aurki dezakegun onenaren ispilu” direla nabarmendu du. Era berean, Txibitek saria jasotzeak dakarren erantzukizuna azpimarratu du, izan ere, belaunaldi berrientzat bihurtzen dira saridunak eta “oraindik ere gure gizartean herritar aktibo gisa duten etorkizuna lantzeko dago eta”. Hala ere, saria harrotasunez erakustera animatu ditu lehendakariak, “merezitako aitorpena delako eta egindako ahalegina erakusten duelako”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!