Oposizioak kritikatu du sanferminetako kontzertuak Gazteluko plazara eramateko erabakia

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 22a, 19:16

Kontzertu nagusiak Foruen plazatik Gazteluko plazara lekualdatuko dituzte eta iaz jarritako hamar barretatik bi mantenduko dira. 

Enrique Maia alkateak iragarri duenez, Foruen plazako kontzertu nagusiak Gazteluko plazara tokialdatuko dituzte aurtengo sanferminetan. Kontzertuak su artifizialen ondoren hasiko dira eta egitarauak arratsaldeko folklorea edo dantzagarriak izango dituen zehazteke dago. 

Iaz ostalariei hamar barra eskaini zizkien Iruñeko alkateak eta bertan ere DJak jarri zituen. Maiak eta María García-Barberena zinegotziak barrak positiboki baloratu dituzten arren, bildutako zabor kopuruarengatik eta zaratarengatik jasotako kritikak ikusita aurten ez dutela errepikatuko iragarri dute. Hori ordez, kontzertuak plazaz aldatuko dituzte eta eszenatokiaren paren bi barra jarriko dituztela aurreratu du Iruñeko alkateak. 

EH Bilduk ordea, Iruñeko Udalaren erabakia gaitzetsi du, "okertuko duelako Gaztelu Plazan aurreko sanferminetan bizi izan genuen egoera tamalgarria”. Garbiñe Bueno zinegotziaren hitzetan, "zuzenketa baldar honek are gehiago okertzen ditu sanferminetan eta alde zaharrean lagunek bizi dituzten osasun baldintzak". EH Bilduk erabakia gainontzeko udal taldeen iritzia aintzat hartu gabe hartu dela salatu du, "are gehiago, maiatzean udal hauteskundeak daudenean eta gobernu taldean aldaketak egon daitezkeenean". 
 





EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!