Oier Osinaga (LAB): "Hasieran markatu genituen eskari nagusiak lortu ditugu negoziaketan"

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 22a, 08:13

LAB eta UGT sindikatuek akordioa sinatu dute Nafarroako Gobernuarekin, osasungintza alorreko gatazka desblokeatzeko. "Negoziaketa zaila eta luzea izan da" adierazi du LAB sindikatuko Oier Osinagak Euskalerria Irratian, "Baina gure ustez akordio on bat dena lortu dugu".

Sindikatu abertzaleak negoziaketa hasieran markatuta zituen eskari nagsuiak bete direla azaldu du. "Lan garapenarekin zehaztapenak eman dizkigute eta datorren hilabetean lege proiektua ekarriko digute" azaldu du Oier Osinagak, "Eta esklusibotasuna itxi dugu, LABendako marra gorri bat zen esklusibotasuna mantentzea  eta bere horretan geratuko da". Ordain ekonomikoa duten akordio partidak orain mahai sektorialetik pasa beharko dira, non LABek eta UGTek gehiengoa duten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!