Enrique Maiak parte hartuko du Sanduzelaiko biribilgunearen inguruko eztabaidan

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 21a, 08:45

Nafarroa etorbideko biribilguneari lotutako mahai ingurua antolatu du auzoko plataformak udaleko ordezkari politikoekin.

Biribilguneari konponbidea eman diezaioten eskatzeko hainbat jarduera antolatu ditu auzoko plataformak. Udal ordezkariak bilduko dituzte gaur, 19:00etan, Civivoxen, udaletxean izan dituzten eztabaidak auzoan entzun daitezen. Hasiera batean uko egin zion parte hartzeari UPNk, baina baiezkoa erantzun die, azkenean. Enrique Maia alkatea izanen da EH Bilduko, PSNko eta Geroa Baiko zinegotziekin batera eztabaidan.

Duela 20 urte onartu zuten Iruñeko mugikortasun plan orokorra. Konpondu beharreko arazotzat hartu zuten agiri hartan Sanduzelaiko biribilgunea. Lurperatzeko aukera jaso zuten, gainera; baina biribulguneak ez du konponbiderik oraindik. 40.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen dira egunero Sanduzalai zeharkatzen duen errepidetik, eta auzokideek irtenbide "integrala" nahi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!