2023/02/16 19:00

Zinea

BLACK IS BELTZA II. AINHOA

BLACK IS BELTZA II. AINHOA
Antsoaingo antzokia, Iruñea

Black is Beltza II. Ainhoa filma eskainiko dute eta Fermin Muguruza zuzendaria izango da bertan. Arratsaldeko 19:00etan Antsoaingo Antzokian izango da emanaldia.

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia), bere ama Amanda atentatu parapolizialean hil ondoren. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira joan zen bere aita Manexen lurra ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina-gaindosiak jota hiltzen denean, Ainhoa eta Josune Libanora, Afganistanera eta Marseillara eramango dituen bidaia iniziatiko batean abiatzen dira. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak narkotrafikoko sareen mundu ilunean murgilduko dira.

Sarrerak: 3€.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!