Leire Iribarren (8-80 plataforma): “Iruñeko Udalak autoei ematen die lehentasuna beti, eta hori ez da jasangarria”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko ots. 8a, 11:01

Oinezkoentzako egungo espaloian eginen dute Iruñea eta Burlata Belosoko aldapatik lotuko dituen bidegorria, autoei lekurik kendu gabe.

8-80 plataformaren aspaldiko aldarrikapena da Belosoko aldapan bidegorri bat egitea, baina kritiko azaldu dira aukeratu duten ereduarekin.

Urtebetean eraiki nahi dute Iruñea eta Burlata lotuko dituen bidegorria. 1,2 kilometroko ibilbidea izanen da, eta egungo espaloitik igaroko da, autoei tokirik kendu gabe. Hegal bat gehituko diote horma dagoen tokian oinezkoentzako. 

Obrak Iruñeko Udalak lizitatuko ditu, Foru Gobernuarekin eta Burlatako Udalarekin sinatutako hiru aldeko hitzarmenari esker. 4,6 lizitazio-aurrekontua du proiektuak, eta Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Europatiko Nex Generation funtsetatik. Asmoa da espedientearen tramitazioa uda baino lehen amaitzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!