Paula Garcia (Guztion Iruñea): “Ezinezkoa da horrela jarraitzea, edozein ekimeni trabak jartzen ari zaizkio Iruñeko Udala”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko ots. 6a, 09:55

Egitasmo bateratua aurkeztu dute Iruñeko kultur eta jai arloko kolektiboetako kideek: Guztion Iruñea.

Iruñeko jai batzordeak, Sanferminetako peñak, erraldoi eta kilikien konpartsak, dantza taldeak eta beste zenbait eragile kultural eta sozialak batu dira Iruñean. Guztion Iruñea dinamika sortu dute, Iruñeko Navarra Sumak ezarri dizkien traba eta oztopoak salatzeko. Ostiralean aurkeztu zuten martxan jarri duten dinamika, eta lanean ari dira lehenengo urratsak ematen hasteko.

Enrique Maiaren udal taldeak bultzatzen duen jai eredu pribatizatuaren aurrean, hiri biziago eta parte-hartzaileago baten alde lan egiten dugun kolektiboak dira, kultura herrikoia eta folklorea erdigunean jartzearen alde eta hiri parekideagoa, feministagoa eta anitzagoa eraikitzeko lan egiten dutenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!