Bildutako informazioa, funtsean, Iruñeari buruzkoa da, baina beste herri batzuetako gertakariak ere iristen dira Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren aurkako Behatokira. Gertakari LGTBIfobikoak jasotzen ditu Harrotuk, eta txosten batean bildu denak. Atzo aurkeztu zuten 2021eko uztailetik 2022ko uztailera bitarteko datuak biltzen dituen lehenengo lana.
Iruñeko udaleko berdintasun teknikari Zaloa Basabek azaldu duenez, 29 eraso gertatu dira epe horretan; horietako 26, Iruñean. Uztailean gainerako hilabeteetan baino gehiago eman ziren, eta aisialdiarekin lortua egon daitekeela adierazi du Basabek, nahiz eta ohartarazi duen lehenengo txostena izanda ezin dela ondorio garbirik atera. Aurreko legegintzaldian onartu zuen udalak eraso sexisten aurkako ostalaritzako protokoloa, baina Enrique Maiaren udal gobernuak ez du ezarri oraindik.
Gehienak hitzezko erasoak (%33) eta eraso sinbolikoak (%31) izan dira, eta Alde Zaharrean jazo dira gehienak (%31). 30 eta 49 urte bitartekoak dira biktimen erdia. Atzetik adi gutxikoak (%23) eta 29 urte bitartekoak (%19) daude.
LGTBIfobiaren aurkako Behatokiaren hileroko txostenetan jaso aurretik, gertakaria erregistratu ondoren, pertsonei arreta emateko dauden zerbitzuak eskaintzen zaizkie, informazioa Udaltzaingoarekin kontrastatzen da (behar izanez gero).
Helburua baliabideak hobetu eta pertsona guztiek esparru guztietan lekua izanen duten ingurunea sortzea da.
Argazkia: Dani Blanco. Argia.