J Martinak eta Merina Gris taldeak kontzertua eskainiko dute TOTEM Aretoan arratsaldeko 20:00etan. J Martinaren doinu elektronikoek forma berri bat hartuko dute banda formatuan egingo duten bira honetan. Merina Gris taldeak berriz, Pop abesti zirraragarriak eta bortitzak sortzen ditu, eta abangoardiak eta nostalgiak belaunaldi-ereserkietan bat egiten dute.
Sarrerak: 12€ eta 15€ bertan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.