Maiaren ereduaren aurkako "erresistentzia aktiboa" eskatu du Alde Zaharrak

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 1a, 10:46

Alkateak sanferminak urte osoan egin nahi izatea kritikatu du Alde Zaharrean Bizi kolektiboak, eta auzoko arazo eta behar ugariei ez erantzutea egotzi dio Iruñeko Udalari.

Alde Zaharrean Bizi kolektiboak "erresistentzia aktiboa" eskatu du Enrique Maia alkateak Iruñeko auzo horretarako duen eredu "dekadente eta gautiarraren" aurrean. Bihar sanferminetako eskailera ospatzeko kalejira bat antolatu du Iruñeko Udalak, eta dantzaldiak eta kontzertuak 19:00etatik aurrera, plaza nagusietan. Kexu da Alde Zaharreko auzokideen eragilea. Iruñerako proiektatzen dituen negozio-eredua agerian uzten duela salatu dute.

Sanferminak "tresna turistiko eta kultural gisa posizionatzea" lortu nahi du udalak; eta, horregatik, "maila bakoitzean jarduera kultural berriak proposatuko dira, herritarrak zein jaiarekin harreman zuzena duten tokiko eragileak inplikatzeko".

Ironiko zuzendu zaizkio alkateari: "Bizi kalitatean erreferentea garenez, merkataritza bogan dago, etxebizitza eskuratzea ez da arazo bat, eta ez dago ia lokalik hutsik, ezta premiarik ere Alde Zaharreko osasun zentroetan eta hezkuntza zentroetan, antola dezagun benetan posible dela uste dugun gauza bakarra hiriko eremu horretan". Norabide berean galdetu dio udalari ea justifikatzaileak emango dizkien "auzoko haurrei, lanak beste arratsalde batez egin ezin dituztelako, edo langileei, berandu edo gaizki lo egin dutelako".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!