"Ez da lehendabiziko aldia izan" diote langileek, "Kalean gaude, herritarrengandik oso gertu eta askotan pairatzen ditugu irain eta oihuak". Urtarrilaren 9an ordea harago joan zen tentsioa eta eraso fisikoa jasan zuen Dornierreko langile batek. "Pandemiaz geroztik tentsio gehiago somatzen dugu kalean, herritarrak haserreago, baina guk ez dugu kulparik" diote langileek. Iruñeko Udalari neurriak eskatu dizkiote, batez ere iluntzean, binaka joan daitezen eremu urdineko zaintzaileak. Herritarrei ere lasaitasuna eskatu diete, nekatuta daudelako tentsio hau jasaten.