Hiuzz: “Rock zikina egiten dugu”

Hiuzz taldeko musikariak Metropoli Forala saioan izan ditugu. Elkarrizketa egin diegu eta bi kanta jo dituzte modu akustikoan.

Talde iruindar gazteak garaje doinuak eta rock zikina du oinarri haien abestietan. Hirukotea osatzen dute Markel gitarristak, Julen bateria-jotzaileak eta Iosu baxu-jotzaileak. Haien letretan egunerokotasuna eta gai sozialak dituzte ardatz.