Asier Pla (Arrosadiko Kultur Koordinadora): "Egun batetik bestera kalera bota gaitu Iruñeko Udalak"

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 25a, 08:10

Arrosadiko udal gune komunitarioan zeukaten material guztia ateratzera behartuak izan dira auzoko kultur koordinadorako kideak. "Kale gorrian utzi gaitu Udalak, horretarako argudio eta arrazoi faltsuak emanez" azaldu du Euskalerria Irratian Koordinadorako Asier Plak.

Arrosadiko haurtzaindegi zaharra, auzorako gune komunitario bihurtuta, kolektibo eta ergaile aksok erabiltzen zuten beren jarduera, bilera, entsegu eta materiala biltzeko. Iruñeko Udlaak ordea geroz eta murritzagoa nahi zuen bertako jarduera eta sarraila aldatzen hasi zen, erabilera ordutegietan mugak jarriz eta azkenean kalera bota ditu Arrosadiko Kultur Koordinadorako kideak. Astelehenean, beren material  guztia atera behar izan zuten lokaletik. "Auzokideen laguntza eta auzolanari esker dena gordetzea lortu dugu, baina behin behineko soluziobdiea da hau" salatu du Euskalerria Irratian Koordinadorako Asier Plak, "Lokala behar dugu materiala gorde, bilerak egin eta gure jarduerak normaltasunez egin ahal izateko".

Argazkia: Ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!