Hamabi konpartsa, espaloitik

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 24a, 09:44

2023ko Kultur Agendaren aurkezpenerako prestatuko kalejira espaloitik egitera behartu du Iruñeko Udalak Auzoak plataforma.

Aurtengo Iruñeko auzoetako kultur agenda zein den jakinaraziko du larunbatean Auzoak plataformak, hiriko auzoetako Jai Batzordeen koordinatzaileak. Jai ekitaldi bat prestatu dute aurkezpenerako, eta Iruñeko auzo guztietako erraldoi eta kultur taldeen konpartsa guztiek parte hartuko dute. “Berriro ere udalaren agindua jaso dugu espaloietan erraldoien desfilea egiteko”, salatu du plataformak. “Erraldoien hamabi konpartsa espaloietan! Behar adina aldiz esango dugu: hau onartezina da!”.

11:00etatik aurrera izanen dira ekitaldiak, Iruñeko Askatasunaren Plazan. Erraldoi handi eta txikien konpartsez gain, buruhandiak, dantza taldeak, zanpantzarrak, fanfarrea, kantuz, zezensuzkoak, trikiak eta panderoak.. izanen dira giroa festetarako girotzen. 13:00etan amaituko da aurkezpena, Iruñeko Udalari zuzendutako argazki masibo eta salaketa bateratuarekin, “agendan jasotzen diren ekitaldi guztiak egiteko kalea eta baimenak ezinbestekoak direla aldarrikatzeko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!