Ohi bezala literatura izanen da ardatz nagusia, baina zinema, musika edota mendi txangoak ere, ez dira faltako. Aurtengo parte hartzaileen artean Eneko Barberena egonen da, Suak erreko ez balu liburuaren egilea. Lan hau izan zen duela bi urteko (H)ilbeltza beka eskuratu zuena.
Asteazkenean, Joseba Sarrionandiak hartuko du parte euskal literaturako pasadizo beltzei buruz mintzatuz. Larunbatean, hiru libururen aurkezpena eginen dute, haien artean Amaiur bat urtero, Jon Alonsorena. Eta iluntzean, 'Susmagarrien gaua' eginen dute Erratzun barrena. Igande goizean, mendi itzuli beltza eta arratsaldean, Ruper Ordorikaren emanaldia.
Egitaraua
Urtarrilak 23
• 19:30ean, Arizkungo medikuaren etxean: Idazleekin solasean, V. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza solasgai.
Urtarrilak 25
• 19:00etan, Anizko Mendiarte elkartean: 'Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea', Joseba Sarrionandiaren solasaldia.
Urtarrilak 27
• 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean: Zinema. Kareletik filmaren emanaldia (Anjel Lertxundi,1987).
Urtarrilak 28
• 11:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean: Mahai-ingurua: Zurian beltz. 'Literatur itzulpenak eta itzulpozak', Garazi Arrula eta Garazi Ugalde. Moderatzailea: Amaia Apalauza.
• 14:00etan, Erratzuko elkartean: bazkaria. Txartelak eskatu ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean.
• Bazkal ondotik: Liburu aurkezpenak: Jon Alonso Amaiur bat urtero (Amaiurko Gaztelu Elkartea+(H)ilbeltza). Mikel Alvarez Euskalia (Elkar). Gaizka Ugalde, Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzultzailea (Erein).
• Iluntzean: 'Susmagarrien gaua'. Baz Town, Erratzun barna.
Urtarrilak 29
• 11:00etan, Oronozko aparkalekuan: 'Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa'.
• 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean: Ruper Ordorikaren 'Zuri beltzean'.