Hilean behin, barazkiak, fruta, eztia, gazta, ardoa edo ta olio erosi ahalko dira, bertan ekoizleek jarriko dituzten 17 salmenta postuetan. Azoka hileko hirugarren ostiraletan izango da gaur hasita, 17:30etatik 20:30etara. "Aukera berri bat kontsumo kontziente eta eraldatzailearen alde egiteko eta tokiko ekoizleei laguntzeko" diote antolatzaileek.