Argazkiak

Ikusi Iruñerria zuri

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 19a, 06:59

Elurrak Nafarroa erdialdea zuritu du, bigarrenez. Zazpi zentimetro pilatu dira gauean, Iruñean. Elur kotak gora egingo du, 300-400 metrotik 700-800ra eguerdian eta 1400-1600 metrora egunaren amaieran.

Arratsaldeko bostak arte abisu laranjan izanen da Iruñerria, hamar zentimetro arteko elur pilaketak izateko arriskuagatik. AEMETen iragarpenaren arabera, eguerdira arte izanen da gogorrena. Elur-kotak gora egingo du, 300-400 metrotik 700-800 metrora eguerdian eta 1400-1600 metrora egunaren amaieran. Lainoartean esnatzen ari da Iruñerria gaur, eta elurra ari du 6:30etatik. Gauean zazpi zentimetro elur pilatu dira, eta errepideak zuri daude.

 

Bidali zure argazkiak gure Whatsapp zenbakira:

608 918 996

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!