Alde Zaharreko osasun etxera iristeko oztopo arkitektonikoak salatu ditu AZ Ekimenak

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 18a, 12:23

Caldereria kaletik osasun etxera iristeko eskailerek traba saiestezina suposatzen dute mugikortasun arazoak dituzten pertsona edo ta adineko bizilagunendako. Anbulategiak kale horretan bertan duen beste sarbidea irekitzea eskatu dute.

Konpainia plazako osasun etxera iristea abentura da Alde Zaharreko hainbat bizilagunendako. Caldereria kaletik joanda eskailerak igo behar dituzte, beraz alternatiba Curia aldapatik edo ta Xabier karrikatik igotzea da. Mugikortausn arazo edo ta adineko pertsona askorendako esfortzu handiegia.

Bizilagunen AZ Ekimenak alternatiba jarri du mahai gainean. Osasun etxeak berak Caldereria kalera duen sarbidea irekitzea, egun azpiegiturako sotoa dena. 476 eskari aurkeztu dituzte horretarako baina orain administrazioen arteko hartu emanean sartuta daude, Iruñeko Udalak Nafarroako gobernuari pasa baitio auzia. "Bi urtez administrazio batetik bestera ate joka ibili ondore, ping png pilota bezala sentitzen gara" salatu dute Alde Zaharreko bizilagunek, "Horregatik Udala eta Gobernuari eskatzen diegu berehalako konponbidea eman diezaiola arazo honi".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!