Iruñeko karriketan ez dago aparteko arazorik kotxearekin ibiltzeko, hori bai, tentuz ibiltzea eskatu du Udaltzaingoak eta abiadura gaurko baldintza metereologikoei moldatzea.
Goizeko 8:15ak direnean Villavesak normaltasunez ari dira mugitzen Iruñerrian, Ollokira doan autobusa kenduta, oraindik ere ez baita iritsi bertara.