Argako zaldaina itxi dute Iruñean Arga ibaiaren gorakada dela eta

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 16a, 19:03

Ezkerrean udaltzainak zaldainerako igarobidea ixten. Eskuinean udaltzaina ibaiaren mailari begira. Iturria: Iruñeko Udaltzaingoa

Astearte iluntzea arte behintzat euriteak etenik ez izatea aurreikusten da. 

Iruñeko Udaltzainek Argako oinezkoentzako zaldainak itxi dituzte astelehen honetan, zuhurtzia neurri gisa; izan ere, ibaiaren maila gora egitetik gertu dago, egun osoan zehar izandako prezipitazioen ondorioz. Gainera datozen orduetan prezipitazioekin jarraitzea espero da.

Udaltzaingoaren Twitter kontutik jakinarazi dutenez, euri-jasa handi horiek dela eta kontu handiz zirkulatzea eta ibiltzea gomendatzen dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!