Iruñeko Gazte Orkestrak Ibil Bedi, Burutik eta Skabidean taldeekin joko du gaur

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 5a, 07:32

Iruñeko Orkestra Gaztea (Argazkia: Iruñeko Orkestra Gaztea)

Gabonak etxean kontzertua eskainiko du 12:00etan, Nafarroako Jota Eskolaren laguntzaz

Gaur, urtarrilaren bostarekin, 12:00etan, Gabonak etxean kontzertua eskainiko du Iruñeko Orkestra Gazteak, Gaiarre antzokian. Kontzertuan Ibil Bedi, Burutik eta Skabidean taldeekin batera joko du. Nafarroako Jota Eskolaren laguntza ere izanen du. Hiru taldeetako musikariak orkestrarekin batera ariko dira oholtzan.

“Bertako talentu gaztearen aldeko apustua egin nahi izan dugu estiloak uztartuz, estilo sinfonikotik abiaturik, reggae, rock, pop eta musika herrikoi nahasketekin”, azaldu du orkestrak ohar baten bitartez.

Burutik taldeko Asier Caponek eta Izaro Txapartegik orkestratu dituzte pop, rock eta reggae taldeen kantuak. Zehazki, Ibil Bediren bi kanta joko dituzte kontzertuan, Ihesean eta Teilaturantz/bide zuzena; Burutiken beste bi, Atzoko gai bera eta Ahotsak altxatzen; eta Skabideanen beste bi, Urtaroen doinua eta Ilusioen deiadarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!