Errege Magoak karroza berrien gainean iritsiko dira gaur

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 4a, 12:40

  • Kabalkada tradizionala itzuliko da aurten ohiko ibilbide eta ikuskizunekin eta 1000 lagunen partaidetzarekin.
  • Arratsaldeko 16:00etan Magdalenako zubian egongo dira erregeak eta 19:00etan kabalkada ofiziala hasiko da.

Iruñeko kale nagusiak zeharkatuko dituzte Errege Magoek, pandemiaren aurreko normaltasunera itzulita. Melchor, Gaspar eta Baltasarri harrera egiteko dena prest dago jada. Aurten, goxoki, karroza, ikuskizun eta opariez gain, berrikuntza askorekin datoz erregeak. Dordoka, zisnea eta tigrea alde batera utziko dituzte Errege Magoek eta hartz zuri, lehoi eta jaguar baten gainean etorriko dira.
 
25. kabalkada ospatzeko Cabalgata Reyes Magos de Pamplona elkarteak irudi grafikoa eta web orrialdea berritu ditu, hazi diren online inskripzioak ahalbidetuz. Pandemia aurreko datuetara itzulita, inskripzioak bikoiztu dira iaztik, itxarote-zerrenda dagoelarik eta aurten, 1000 lagun inguruk parte hartuko dute kabalkadan. Horretarako, ikuskizun eta eginkizun berriak sortu dira ibilbidean zehar. 

Partaidetza handitu den heinean, elkarteak espero du ilusioz egitea harrera eta denok ikusi ahal izateko, jende-metaketak ekiditea, ia bi kilometroko luzera duen ibilbidean zehar sakabanatuz. Beti ere, elkarteko kideek nabarmendu dutenez haur guztiek parte hartu dezaten eta magiaz betetako egun bat dela bermatuz. 

Ibilbidea

Arratsaldeko 16:00etan, Maiestateek haien dromedarioen gainean Magdalenako zubitik hasiko dute ibilbidea. Frantziako Atea 16:30etan zeharkatuko dute eta 17:00etan Udaletxe Plazara helduko dira. Jarraian, Misericordia Etxea bisitatuko dute eta 19:00etan Abejeras kaletik kabalkada ofizialari hasiera emango diote. Hauxe da kabalkadaren ibilbidea, kalez kale:

  • Abejeras kalea
  • Foruen Plaza  
  • Zaragoza etorbidea
  • Vianako Printzearen Plaza
  • Antso Nagusia kalea
  • Vinculo Plaza
  • Sarasate pasealekua
  • Gazteluko Plaza
  • Karlos III etorbidea
  • Nafarroako Gorteen kalea
  • Amaia kalea
  • Emilio Arrieta kalea
  • Erriberri kalea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!