'Nafarroa: 2022 irudietan' argazki erakusketa

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 3a, 13:18

Nafarroako Albistari Grafikoen Elkarteak (NAGE) 2022. urtea Navarra: 2022 en imágenes kazetaritza-erakusketan bildu du. 

Iruñeko Kultur Arloak Navarra: 2022 en imágenes kazetaritza-erakusketa aurkeztu du aurten ere. Erakusketak 2022. urtean zehar egindako ibilbidea eta une esanguratzuenak biltzen ditu Nafarroako hainbat hedabidetako albistari grafikoek aukeratutako irudien bidez. Aurten, NAGE Nafarroako Albistari Grafikoen Elkarteak berrikuntza batekin aurkeztu du erakusketa, eta argazkiez gain, Íñigo Yanci, Pablo Astrain eta Ibai Alzueta bideografoaren lanak ikusgarri egongo dira. Aukeratutako argazki eta bideoetan kirola, kultura, Sanferminak, udako suteak edota kontzertuak ikusi daitezke.

35 argazkik eta hiru bideok osatzen dute aurtengo erakusketa eta egile bakoitzaren lan bana aukeratu dute, gaien arteko "oreka" bat bilatuz. Fotokazetariek urtean zehar egindako lana erakusteaz gain, haien eguneroko lana ikustarazi nahi dute eta balioa eman nahi diote erakusketaren bitartez. Izan ere, Villar López argazkilariak azpimarratu duenez aukeratutako argazkiek haien lanera hurbiltzeko aukera ematen dute eta egiten dutenaren lagin txiki bat da.

Fotokazetari eta bideografoen lana ezagutu eta baloratzeko aukera da erakusketa eta ikusgai egongo da urtarrilaren 3tik 31ra bitartean, astelehenetik larunbatera goizeko 10:00etaik 22:00etara, El Corte Ingleseko Ambito Cultural gunean. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!