2023/01/23 09:00-19:00

Ikastaroa

Tailerra: 'BIKO-TEKA'

Tailerra: 'BIKO-TEKA'
Civivox Kondestable, Iruñea

Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera BIKO-TEKA tailerra antolatzen du Iruñean. Tailerraren xedea idazle eta ilustratzaile hasiberriek bikotean elkarlanean jartzea da eta elkarlan horretatik album ilustratu baten proiektua sortzea. Finean, album bat nola pentsatu, nola idatzi, sekuentziatu eta marraztu daitekeen lantzen dute lau egun eta erdiz irauten duen tailer trinkoan.

Urtarrilaren 23tik 27ra, Kondestablean izango da. Izena emateko eta argibide gehiagorako:https://www.ibbygaltzagorri.eus/eu/formazioa/bikoteka

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!