346 plazako lurpeko aparkalekua eginen dute Gurutzeko Plazan

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 2a, 08:15

Amaitu da 2022a, eta urteko azken lan eguna baliatu du Enrique Maia alkateak azken azpiegitura polemikoa aurkeztu eta baieztatzeko. Zangoza kalean eta Gurutzeko plazan lurpeko aparkaleku bat eraikiko dute. 

Gabonetako oporren erdian, eta udal batzorde eta osoko bilkurak etenda, aurkeztu du proiektua Navarra Sumak. 346 aparkaleku plaza eraiki nahi ditu udal gobernuak Bigarren Zabalgunean; horretarako, Zangoza kalean dauden 35 zuhaitz kenduz

Zabalguneko bizilagunak eta elkarteak aurka daude, eta udaletxe barruan ez da eztabaidarik, adostasunik eta aurrekontu-esleipenik izan. Oposizioan harridura eta haserrea eragin ditu. Lotsagarria izan da EH Bilduko Borja Izagirreren iritziz: "Bozkak irabazteko maniobra bat izan dela uste dugu". Gezurretan oinarritutako proposamena dela ere salatu du: "Esan dute ez dela zuhaitzik moztuko, eta hori ez da egia. Bestetik diote, proiektua pribatua dela. Baina hori ez da egia: udalak ordaindu du proiektuaren erredakzioa". Sarasate pasealekuko birmoldaketa eta Galizia etorbideko aparkalekua ekarri ditu gogora EH Bilduk, horien bitartez 300 mila euro xahutu zirela azaldu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!