Udalak gainkostu berria bideratu du Labriteko zaldainaren konponketarako

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 28a, 09:29

59.000 eurotik gorako gastu berria onartu du Navarra Sumak Gobernu Batzordean. 

Iruñeko Udalak partida berri bat onartu du Labriteko zaldainaren konponketa lanetara bideratzeko. Kostua dagoeneko %36,3 igo da esleipen-prezioarekiko, 593.717 eurotik 809.597 eurora.

Astearte honetan Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako partidak 59.371euroko zenbatekoa du eta prozedura honen bidez onartzen den hirugarrena da. Guztira, udal-kutxek 1,3 milioi euro inguru bideratu dituzte orain arte zubi hori konpontzeko. 2010ean eraikitzeak 670.000 euroko kostua izan zuen, eta gogoratuko duzuenez itxita dago 2016tik.

EH Bilduk salatu du Diru injekzio berri hori oharkabean pasatzeko ahaleginean, Navarra Sumako Gobernu taldeak erabakia hartu duela Gabonetan, udal bilerak eta batzorderik ez den unean. Ezkertiarren koalizioaren hitzetan, diru kantitate berri hori zaldainaren zenbait atal soldatzeko bideratuko da eta lan hori 2010ean egin beharrekoa zen. Kritiko azaldu dira eskuinaren kudeaketarekiko berriro ere eta Geroa Baik gardentasun eza leporatu dio Estrategia Proiektuetarako zinegotzi Fermin Alonsori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!