Olentzero Euskalerria Irratian izanen da

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 22a, 11:11

Haurrek irratira deitu ahal izanen dute, 948 17 01 51 zenbakira, harekin zuzenean mintzatzeko. Deitzen dutenentzako opari andanarekin etorriko da Irrintzi Dorrera ikazkina. Bideo streaming bidez eskainiko dugu saio berezia.

Urtero bezala, ikazkinak tartetxo bat gorde du bere agendan Irrintzi Dorrera hurbiltzeko: 9:00etatik 11:00etara izanen dugu estudioan, bihar. Aurten, entzun eta ikusi ahal izanen da Olentzero. Saio berezia bideo streaming bidez eskainiko dugu euskalerriairratia.eus-en. 

Urtero bezala, opari andana ekarriko du ikus-entzuleen artean banatzeko. Gauean etxerik-etxe opariak banatzen hasi aurretik, gogo handia dut irratira joateko eta haurrekin telefonoz hitz egiteko", azaldu digu Olentzerok. Deitzen dutenen artean banatuko ditu opariak.

Olentzerok azaldu digunez, opariok prestatzen laguntza handia eman diote, eskuzabaltasun handiz, honako euskal kultur eragileok: Erein, Elkar, Txalaparta, Bianbi, Argia, Katxiporreta, Pamiela, Garrarte, Ene Kantak, Igela, Susa, eta Denon Artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!