Iruñeko Udaleko haur-eskoletako ratioen igoera posiblea salatu dute eskoletako langileek

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 22a, 10:13

2023-2024 ikasturtean ratioak handitzearen aurka elkarretaratzea eginen dute urtarrilaren 11an. 

2023-2024 ikasturterako Iruñeko haur-eskoletan ratioen igoera posiblea iragarri ondoren haur-eskoletako hezitzaileek egoera salatu dute. Izan ere, neurri honekin “hautsi egiten da urteetako ibilbidea, elkartzeei eta hezkuntza-kalitateari dagokienez”.

Batzarrera bertaratutako langileek haien kezka agertu dute aho batez, hezkuntza-kalitatean eragiten duen narriadura dela eta. Urtarrilaren 11n, arratsaldeko 17:00ean udaletxearen aurrean elkarretaratzea eginen dute egoera salatu eta familiak zein alderdi politikoak informatu eta mobilizatzeko asmoz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!