2023ko Nafarroako aurrekontuak errefusatu ditu Eskubide Sozialen Kartak

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 21a, 12:39

Elkarretaratzea egin dute eskutitza osatzen duten eragileek, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean, parlamentuaren aurrean. Bihar onartu ditu ganberak aurrekontuak eta neurri fiskalen legea.

Motz gelditzen dira 2023ko aurrekontuak eta neurri fiskalak Eskubide Sozialen Kartaren iritziz. Diotenez, ez dute balio “ia biztanle guztiek pairatzen duten pobretzeari aurre egiteko”. 

Nafarroako Parlamentuaren aurrean bildu dira gizarte eragile eta sindikatuak, haien kritikak entzunarazteko. Aurrekontuak errefusatu dituzte; eta zerga sistema aldatzea eskatu. Gehien dutenek gehiago ordain dezaten nahi dute. 

Hori erdiesteko mobilizazioa ezinbestekoa dela sinetsita, kalean izanen direla ohartarazi diete parlamentariei. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!