Astelehenean hasiko da Txantreako Brif Braf Bruf jaialdi fantastikoa

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 21a, 09:01

Haur literaturari eta ilustrazioari eskainitako jaialdiaren hirugarren edizioa abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra egingo da, Txantrean.

Lau unibertso fantastiko izanen ditu Brif Braf Bruf jaialdiak Txantrea auzoan. Hirugarrenez, haurrak sormen lanetan jarri dituzte antolatzaileek edizioa prestatzeko. Hori baita jaialdiaren bereizgarria. 

Arriurdiñeta plazan Hiri fantastikoa izango da, ipuinak entzuteko telefono kabina bat ezarriko dute, baita zebra bide bat zeharkatzeko argibide zoroak emanen dituen semaforo bat ere. Baso fantastikoa Munduaren parkean sortuko dute, izaki mitologikoak eta mezu sekretuak postontzi fantastikoetan ezkutatuta izanen dira bertan. Euskararen plazan, berriz, Azoka fantastikoa eginen dute. Pareta fantastikoak ere izanen dira Txantrean. Maite Mutuberria ilustratzaileak Galdera asko ipuinean oinarritutako mural bat margotuko du Magdalena kaleko 6. zenbakian, Bernart Etxepare IPren 1. mailako txikien laguntzarekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!