Olentzero Iruñeko karriketara itzuliko da

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 20a, 08:12

Bi urteko etenaren ondotik, "ilusioz" antolatu du kalejira Olentzeroren Lagunak elkarteak. Larunbatean izanen da kalejira, 18:00etan.

Larunbatean abenduaren 24an Iturralde eta Suit kaletik irtengo da kalejiran Olentzero, arratsaldeko seietan. Hamabi gurdi izanen ditu segizioak eta 2,5 kilometroko ibilbidea eginen dute, 750 lagunen artean.

Irudia

19:30ean udalbatzak harrera eginen dio Iruñeko udaletxean ikazkinari, La Pamplonesa bandarekin batera. Emakumeen pilota omenduko duen zapi gorria jantziko du Olentzerok. Maider Ardanaz eta Maite Ruiz pilotariek ezarriko diote. 

Aurretik, dena den, izanen da Olentzero ikusteko aukerarik. Asteazkenean txistulariekin batera ospitaleko gaixoak bisitatuko ditu. Ostiralean, berriz, Txondorra saria banatuko du elkarteak. Balbino Garcia de Albizu etnografoak jasoko du aurten. Ekitaldia Iruñeko udaletxean izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!