Hezkuntza feminista, euskalduna, inklusiboa, eta ekologista eskatu du Ikamak

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 15a, 13:11

Zuenak ez digu balio, hezkuntza gure neurrira lelopean manifestazioa egin du Ikamak, Iruñean.

Hezkuntza ereduaren errotiko aldaketa aldarrikatu dute ikasleek. Egungo hezkuntza sistema gutxi batzuen mesedetara egokituta dagoela salatu dute, eta haiei ez diela balio. Bestelako eredu baterako ezinbesteko lau gako identifikatu ditu Ikamak: “Hezkuntza feminista, euskalduna, inklusiboa, eta ekologista”.

Horiek lantzeko, ikastetxez ikastetxe lanean aritu dira azken hilabeteotan, Biurdanan egindakoa lanketa azaldu du Markel Ioldik. “Neska gazte taldearekin tailer feminista egin dugu eta mintza kafeak egin ditugu euskaraz gune seguruetan aritzeko”.

Eguerdian Nabarreriatik atera dira ikasleak gaur protestan, Zuenak ez digu balio, hezkuntza gure neurrira lelopean. Hezkuntza departamentutik igarota Baratxurien plazan amaitu dute. Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariaren eta Enrique Maia Iruñeko alkatearen aurkako aldarriak oihukatu dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!