Jon Alonsok ‘Amaiur bat urtero’ eleberria aurkeztuko du gaur Iruñean

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 14a, 07:23

Elurre Iriarte, Jon Alonso eta Isabel Aleman, Amaiurren, eleberriaren aurkezpenean (Argazkia: Erran.eus)

Iiruindarrak Amaiur bat urtero eleberria aurkeztuko du gaur 20:00etan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean (Ansoleaga karrika, 9-11).

Liburua elkarlanean argitaratu dute Amaiur Gaztelua eta (H)ilbeltza elkarteek. Amaiurko alkate Isabel Alemanen hitzetan, “gazteluaren setioaren 500. urteurrenean,  “historia liburuetan geratu ordez, gizarte osoarengan jakinmina eraginen duen obra bat sortu nahi izan dugu, helduei eta haurrei, literaturzaleei zein horren literaturzale ez direnei iritsiko zaiena”.

Jon Alonsok azaldu duenez, “Amaiurren setioari buruzko pelikula grabatzen ari den filmazio taldea da protagonista. Hilketa bat gertatzen da, eta horren berri ematen dute hainbat pertsonaiak, bakoitzak bere ikuspegitik”.

Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan: fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo bitxiez konplikatzen da produkzioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!