Mikrobus bat bidetik atera eta irauli da Artazun, eta hiru haur zauritu dira

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 13a, 12:07

Istripua gertatu den tokia, Artazun.

Hiru adingabeak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte eta gainontzeko bidaiariak ongi daude. 

Goizeko 08:45ean gertatu da ezbeharra mikrobusa ikastetxe batera zihoanean. NA-7040 errepideko 2. kilometroan, Artazuko udalerrian, autobusa errepidetik atera eta irauli da. Hiru ume zauritu dira istripuan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Gainontzeko bidaiariak, beste zazpi umeak, haien zaindaria eta autobus gidaria onik atera dira. 

Lizarrako eta Cordovilla parkeetako suhiltzaileak gerturatu dira larrialdietako deia jasotzean eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!