Giza eskubideen eta migrazioen XVIII.astea

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 9a, 12:52

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 74. urteurrena ospatuko da abenduaren 10ean eta abenduaren 18ra bitartean zenbait ekitaldi antolatu dituzte erakundeek. 

Giza Eskubideen eta Migrazioen XVIII. astea antolatu dute Iruñerriko zenbait erakundek, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 74. urteurrenean. Aurreko urteetako balantze kezkagarria plazaratu dute honetan, SOS Racismo Nafarroa, Oxfan Intermón, Médicos del Mundo, Amnistía Internacional eta Papeles y Derechos Denontzat erakundeek.  

Klima aldaketa suntsitzailea, migratzaileen egoera ezegonkorra, desberdintasun ekonomikoak eta gerrek eragindako milioika pertsonen lekualdaketak bere horretan dirautela salatu dute. Gainera, osasun Unibertsalerako sarbidea oraindik ere lortu gabeko erronka dela nabarmendu du Sandro Iabonik Asociación Mejoranako kideak. "Osasun unibertsalerako sarbidea kimera bat izaten jarraitzen du", nabarmendu du Iabonik.
 
Osasun unibertsala eta giza eskubideak errealitatean bermatzen ez direla jakinarazi dute erakundeek. Horren aurrean, eskubideen babesen alde, eta balore demokritikoak bermatzeko, Giza Eskubideen XVIII. astea antolatu dutela azpimarratu du Amnistia Internacionaleko Mauricio Sanchezek. Abenduaren 10a eta 18a bitartean Giza Eskubideen eta migrazioen XVIII. astean antolatutako ekitaldientzat karpa bat jarri dute Gazteluko Plazan eta bertan zuzeneko musika, tailerrak, arrazalizazioari buruzko tailerrak, Persépolis filmaren zineforuma eta hitzaldiak eskainiko dituzte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!