Amaia Zubieta (Mugimendu feminista): “Zaila da onartzea, baina erasotzaileak gutarrak dira”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 25a, 09:29

Gazteluko plazatik manifestazioa eginen dute, 20:00etan, Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! lelopean.

Nazkatuta, haserre, nekatuta eta gogaituta daude mugimendu feministako kideak. “Urtero aldarrikapen, eskaera, kexa eta erreklamazio berdinak egin behar izateaz aspertuta", adierazi dute. Hala ere, kalean izanen dira gaur ere. Justizia feminista aldarrikatuko dute.

Aurten, ofizialki, Euskal Herrian 3 emakume erail dituzte, baina indarkeria hortik harago doa. Hamar erasotik bederatzi gertuko gizonezkoek egindakoak direla azaldu du Amaia Zubietak. Hori dela eta, azaroaren 25an gizonek erasotzeari, edo eraso horien konplize izateari utz diezaiotela exijituko dute, eta instituzioei beren lana egitea. “Klase politikoak ezin du lazo morea soinean jarri eta elkarretaratzetan parte hartu, arreta integralean, abegi-etxe eta pisuetan sei hilabeteko itxarote zerrendak dituen bitartean”.

Manifestazioa 20:00etan eginen dute, Gazteluko plazatik, Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! lelopean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!