Errepidean ikusgarri izateko txaleko horiak jantzita, ehunka bizilagun bildu ziren atzo arratsaldean Sanduzelaiko biribilgunearen inguruan. Konponbidea hitza hizki larriz jarrita zuen pankarta eraman zuten aurrean, horixe nahi dutela azaltzeko, beren auzoa lau zatitan banatzen dituen biribilgune eta errepideen gaineko soluzioa.
Bizilagunen iritziz, errepide eta biribilgunearen soterramendua litzake auzoaren etorkizunerako soluziobiderik onena, baina Iruñeko udaleko gobernu taldeak ez dio auziari heltzen eta trafikoaren gaineko neurriak ikertzera mugatu da. Bitartean, soluzioa eskatzen duten kartel horiak biderkatzen ari dira sanduzelaiko etxeetako balkoi eta lehioetan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!