‘Behi Jasa’ da Nafarroako Antzerki Eskolan azaroaren 23an, 19: 00etatik aurrera, Boga Boga konpainiak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.
Sinopsia
Fernando eta Margarita elkarrekin bizi dira. “Behi-jasa” datorrela esatea maite zaitut esatearen tankerako keinu bilakatu da beraien harremanean. “Behi-jasa” antzezlanak genero indarkeria eguneroko ogia den etxe batean sarrarazten gaitu.
Etxe hau ez litzaiguke hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna irudituko izatez. Hori bai; etxe horretan somatzen den sentimentu ilun horri maitasun deitzea, ankerkeria ikaragarria litzateke; eta horixe da haun justu hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna ez zaigun Margarita eta Gernandoren etxe horretan aurkituko duguna: Bere emazteari maite zaitut-ik ankerrena esaten dion gizon bat.
Tratu txarren gaia poesiaren bidez eta antzerki absurdoaren ukituarekin lantzen duen testu harrigarri honek genero-indarkeriaren aurkako zigilua jaso zuen 2017an Espainiako Gobernuko Berdinatsun Ministerioaren aldetik.
Sormena: Boga Boga
Kanpo begirada: Marina Suárez Ortiz de Zarate
Dramaturgia: Carlos Be
Antzezleak: Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri, Laura Penagos
Aholkularitza eszenografikoa: Goizeder Izko
Jantziak: Aiora Ganuza
Argiztapena eta soinua: David Bernués. Acrónica Producciones
Aholkularitza artistikoa: Olatz Gorotxategi
Irudi grafikoa: Sandra Vallejo