2022/12/26 19:00

Liburu aurkezpena

'Ainhoa' liburuaren aurkezpena

'Ainhoa' liburuaren aurkezpena
Katakrak, Iruñea

Ainhoa liburuaren aurkezpena Katakraken, Fermin Muguruza eta Susanna Martinen eskutik.

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira.

Arratsaldeko 19:00etan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!